Saharako gastronomia tradizionalaren parte diren pintxo morunoak eta datilak banatu zituzten, atzo, Anelkar eta Sagiri elkarteek Antzuolako Zurrategi plazan. Sagardoa eta ardoa ere ez ziren falta izan. Sagiri elkarteko Marta Sanchezek adierazi du gustura daudela herritarrengandik jasotako erantzunarekin. Jasotako diruak ahalbidetuko du Saharako hamar neska-mutikok udako egonaldia gurean egitea.
Oporrak bakean programako gastuak bideratzeko bestelako ekintzak ere egingo dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.