Ekonomia eta ingurumenaren jasangarritasuna (apirilak 23 eta maiatzak 9), pertsonaren garapena (apirilak 25 eta maiatzak 15), bizikidetza (apirilak 26 eta maiatzak 16), zerbitzu sozialak (maiatzak 2 eta 22) eta herri kudeaketa (maiatzak 7 eta 21). Horiek dira hurrengo bileratan antzuolarrek hausnartu beharko dituzten ildoak –guztiak Olaran etxean izango dira 18:30ean–.
"Apirila eta maiatzeko batzarretan arlo bakoitzerako proposamen zehatzak eta helburuak planteatzeko ariketa egingo da herritarrekin. Informazio osagarria www.antzuolaeitten.eus atarian aurkitu daiteke eta edozein zalantza argitzeko info@antzuolaeitten.eus helbidera jo dezakete herritarrek", argitu du Aztiker enpresa arduradunak.