2017an egindako ekintzak eta aurten egitekoak direnak ere aurkeztu zituzten atzoko batzar orokorrean. Landatxopeko Zuzendaritza Batzordearen herenak ere aldaketa izan du eta Jesus Muruamendiarazek presidente kargua utzi du. Bere ordez, Migel Anjel Lizarralde izango da elkarteko presidente.
Pilar Arangurenek eta Felix Alonsok ere batzordea utzi dute Milagros Etxezarreta eta Jose Mari Iparragirre (bokalak) sartu dira. Batzarkideak, egindako lana eskertu zieten batzordea utzi dutenei txalo zaparrada batekin. Batzarrean 57 bazkide egon ziren. Batzarra amaitzean luntx batez disfrutatu zuten eta urrian Oportora egin zuten bidaiako argazkiak ikusi zituzten.