Andoni Lubaki argazkilariak Saharan bizitakoaz berba egingo du gaur

Maider Arregi 2018ko api. 17a, 09:45

Argazkia: Goiberri.eus

Udalak, Sagirik eta Anelkarrek antolatuta, Andoni Lubaki argazkilariak Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan bizitakoa eta erretratatutakoa kontatuko du martitzenean, apirilaren 17an, egingo den solasaldian –Olaran etxean, 18:30ean–. Lubakik, Saharako egoera islatzen duen argazki bilduma Sahara, 40 urteko erbesteratzea ikusgai jarriko du gainera Olaranen.

Erakusketa ikusteko aukera izango da apirilaren 21ean eta 22an 18:30etik 20:00etara bitartean Olaran etxean. Bestalde, Oporrak Bakean programari laguntza emateko asmoz, apirilaren 20an, egubakoitza, Saharako gastronomia protagonista izango den jaia egingo dute 19:30ean Zurrategin. "Pintxoak eta datilak dastatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek. Batzen den dirua, udan, haurrak Arrasateko aterpetxe batetara ekartzeko izango da", azaldu dute Anelkar eta Sagiri elkarteetako kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak