2016an Xabier Murgiondok jaso zituen besoak Uzarraga gainean, eta iaz beste maillot gorri bat izan zen lehenengoa azaltzen helmuga baino 50 metro beherago dagoen kurban. Garaipen estua izan zen, esprintean erabaki zena, eta hor, Julen Oterok erakutsi zuen azken metroetan azkarra dela. Bada, bihar 16:00etan hasita Debagoieneko hainbat txirrindulari izango dira Antzuolako irteera puntuan. 67 kilometro aurretik Zapatuan (16:00, Zurrategin) ziklistek 65 kilometro izango dituzte lehiarako Uzarragako azken bi kilometroetan erabat hustu aurretik (67). Antzuolatik Bergarara jaitsiko dira, ondoren Oñatira, eta Bergaratik Antzuolara etorrita Deskarga igo eta Legazpira joango dira, Udana igo eta handik Uzarragara zuzen etortzeko (17:40).