Antzuola eitten ekimeneko lehen balorazio positiboa egin du Aztiker enpresak: "Hainbat gai atera dira, batzuk errepikatu direnak: kirol azpiegitura, herritarren parte-hartzea, industria… 118 lagunek parte hartu dute Torresoroa eta Olarango batzarretan".2030. urteko Antzuola irudikatzeko saiakera egin dute eta norabidea ere argitu dutela dio Aztikerrek. Egungo egoeraren analisia eta Antzuolak dituen indargune eta ahulguneak ere identifikatu dituzte.
Hirugarren faserako prest
Apirila eta maiatza bitartean egingo da hirugarren fasea. "Erabakitako ildo estrategikoetan sakontzeko baliatuko dira batzarrak. Horrela, ildo bakoitzeko bi batzar ireki egingo dira, eta horietan Plan Estrategikoak ildo horretan zein helburu markatuko dituen eta horietara iristeko zein ekintza egin beharko diren landuko da". Batzar guztietan nahi duen orok parte hartzeko aukera izango du. Antzuolaeitten.eus webgunean diagnostikoaren eta batzarren informazio gehiago dago jasoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.