Antzuolako Gure Esku Dagok bigarren fasea aurkeztuko du

Maider Arregi 2018ko martxoaren 22a

Antzuolako Gure Esku Dagok, astelehenean, martxoak 26, Giza Katearen aurkezpena egingo du. Bigarren fasearen nondik norakoa azalduko zaizkie herritarrei.

GED ekimenaren ibilbidearen errepaso laburra egingo da lehenik. ondoren, 2018ko plangintzaren azalpen bideoa eskainiko dute; eta Herritarron Ituna eta ekainean egingo den Giza Katearen gaineko xehetasunak emango dituzte Antzuolako GEDko kideek.
Saretzearen dinamika zer den eta non eta nola egingo den ere argituko zaie antzuolarrei.
BIgarren fase honen aurkezpena, 19:00etan hasiko da Olaran etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak