'Zutuberrak' antzezlan umoretsua domekan ikusgai

Maider Arregi 2018ko martxoaren 22a

Jon Zubiaga Osoron eta Olatz Pagalday debagoiendarren eskutik Zutuberrak antzerki emanaldia ikusteko aukera izango da domekna, Torresoroan.

 

 

Umorez beteriko antzezlana da baina era berean, euskararen erabileraren gaineko gogoeta egitea duela helburu diote egile eta aktoreek: "Antzinakoa den gure hizkuntza euskara, bizi dugun garai moderno eta giro zibernetikoan nola moldatzen den ikusiko dugu. Euskararen erabileraren gainean gogoeta sortaraztea helburu duen umorezko emanaldia izango da". Antzezlana domekan, martxoaren 25ean eskainiko da,
'Zutuberrak' antzezlan umoretsua domekan ikusgai18:30ean, Torresoroan. Sarrera 5 eurokoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak