"Oporraldiaren aurretik fasea ixteko talde eragilea eta jarraipen batzordearekin bilera bana egingo ditugu. Aurreko asteko bi saioak herriko elkarte eta eragile ekonomikoekin izan ziren eta parte hartzea handia izan zen. Elkarteen kasuan 34 pertsona etorri ziren eta eragile ekonomikoen kasuan 31 pertsona. Gainera, jendeak gogotsu eta ekarpenak eginez jardun zuen. Batzarrean 2030eko Antzuolaz, gaur egungo egoeraz eta lortu beharreko erronkez aritu ginen. Aste honetan teknikariekin, zoriz hautatuko herritar talde batekin eta Batzar Irekia egingo dira", argitu dute Aztiker enpresako kideek.