Ekonomian katedraduna den Miren Etxezarretaren hitzak izan zituzten atzoko elkarretaratzean presente: "Pentsioen inguruan azken bi hamarkadetan hartu diren erabakiak azaldu ditu Etxezarretak eta argi baino argiago utzi du borondate politikoa falta zaiola Gobernuari; nahiko diru publiko badagoela dio eta gakoa nola banatzen den da: adibidez ejerzitoak eta errege-etxeak lehentasuna dute eta zerbitzu publikoen pribatizazioa bultzatzen dute", argitu zuten erretiratuek.
Astelehenero 12:00etan elkartzeko konpromisoa hartu dute herriko erretiratuek, plazan. Eta, zapatuan, martxoaren 17an Donostiako manifestazioan ere izango dira. "Herriko edonorri egiten diogu dei mobilizazioetan parte hartzeko, izan ere, gobernuaren asmoak gauzatzen badira, hurrengo belaunaldien panorama okerragoa izango baita".