Landatxopek logo lehiaketa martxan jarri du

Maider Arregi 2018ko mar. 13a, 10:16

Antzuolako Landatxope erretiratuen elkarteak logo lehiaketa deitu du. Antzuolan jaio edo bizi den edozeinek parte har dezake; baita taldeka ere. Lanak aurkezteko epea martxoaren 16tik apirilaren 13ra bitartekoa izango da.

Parte hartzeko baldintzak

  •  Talde edo pertsona bakoitzak nahi adina proposamen aurkeztu ahal izango ditu.
  •  Gaia: LOGOTIPOA. Izenak logoarekin zerikusia izan dezake edo ez. Marrazkia azaldu daiteke edo ez. Azaltzen bada, pertsona nagusiak jarrera osasuntsu eta aktiboan azaldu beharko dira. Eta generoen parekidetasuna bermatu beharko da.
  • Teknika librea izango da. Edozein komunikazio euskarritara egokitu ahal izango da logotipoa, hau da, papera, gutun azala, txartela, kartela, helbide elektronikoa, webgunea e.a.
  • Landatxope elkarteak egoki ikusten dituen hobekuntzak eta aldaketak egiteko eskubidea izango du.
  • Lanak Landatxoperen egoitzan aurkeztuko dira, Torresoroa eraikinean, eta DINA4 tamainan (azalera zurrun baten gainean) eta tamaina bereko gutun-azal batean. Barruan, gutun-azal txikiago batean, parte-hartzailearen datuak jarriko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia. Lan bakoitzeko gutun azal bat aurkeztuko da. Aurkeztu nahi diren obrak paperean eta formatu digitalean entregatu beharko dira: CD edo pendrive batean, bai kolorez, bai zuri-beltzean. Ez da ezinbestekoa izango baina Illustrator edo antzerako programa bektorial bat erabiltzea eskertuko da. Diseinuaren zergatiaren azalpen txiki batekin aurkeztuko da logotipoa, gehienez orri batekoa.
  • Saria: 300 euro. Epaimahaiak hala erabakiz gero, saria hutsik gera liteke.
  • Epaimahaia: Landatxopeko zuzendari batzordeko ordezkari bat, udal ordezkari bat, aditu bat. Epaimahaiak hiru lan aukeratu ahal izango ditu. Saritu gabe geratu diren lanak aurkezpen epea bukatzen den egunetik hasi eta 30 eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko da eta Landatxoperen esku geratuko dira.
  • Lanen bat aurkezteak deialdiaren oinarrietan zehaztutako baldintzak onartu beharra dakarkio interesdunari.
  • Lanak aurkezteko epea martxoak 16tik apirilaren 13ra bitartekoa izango da.
  • Aurkeztutako lanak ustiatzeko eskubideak Antzuolako Landatxope elkarteari soilik eta doan emango zaizkio. Aurkeztu direnek, jabetza intelektualaren eskubideak utzi dituztela jendaurrean agertzeko, bidezko agiria eman beharko dute, beharrezkoa denean. Landatxoperen esku egongo da lan horietan jasotakoa erabiltzea eta nola erabili.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak