Martxoak 21, eguaztena
Alberto Iñurrategi alpinistarekin solasaldia, Torresoroan 19:00etan (sarrera 5 euro)
Martxoak 22, eguena
Xabier Paternain goi mendi gidariaren solasaldia, Torresoroan 19:00etan
Martxoak 24, zapatua
GPS ikastaroa. Olaranen 10:00etan. Izena aurrez eman behar da arrolamt@gmail.com
Martxoak 25, domeka
Mendi irteera, Olaranen 09:00etan. Basoak eta ikatza. Haginak, pinuak, pagoak... ezagutzea da helburua Antzuolako lurretan barrena.
"Garai bateko bidea garbitu dugu auzolanean. Herriko hainbat baso eta zuhaitz (haginak, pagoak, izeiak, pinu gorriak) ezagutzea da helburua, eta bide batez basoan eta gure udalerrian dauden hagin bakarrak ikusteko aukera ere izango dugu. Bide batez baita ikazkinek egindako txondor lekuak eta ikatza bera ere.
Lau bat orduko ibilbidea izango da, eta goizeko 09:00etan aterako gara Olaranetik, Arrandari eta Koroso aldera, garai bateko bidea erabiliz", azaldu dute Arrolako kideek.