Martxoaren 8ko aldarrikapenek jarraipena izan dute aste bukaeran ere. Gaur, esaterako, ezer ez egiteko lelopean gosaria egin dute Herriko Plazan. 13 bat lagun elkartu dira: kafea, frutak, zukua, ogia eta opilak izan dituzte, besteak beste, gosaltzeko. Ondoren, Mesoamericanas en resistencia por una vida digna erakusketa azaltzeko hitzaldia eskaini dute Olaranen. Gaur, zapatua eta bihar, domeka, egongo da ikusgai erakusketa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.