'Alizia' musikalaren bigarren emanaldirako sarrerak salgai

Maider Arregi 2018ko mar. 6a, 16:00

Alizia musikalerako lehen emanaldirako sarrera guztiak agortu dira eta bigarren emanaldi bat egingo dute martxoaren 17an, 16:30ean. Sarrerak salgai daude liburutegian eta Bergarako musika eskolan. Oihan Vegak, astelehenean, 16:30ak inguru, musikalaren promozioa egingo du eskola inguruan.

Alice in Wonderland eleberri klasikoaren bertsio gaurkotua eta oso modernoa da: neskatila protagonistak bere gelakideen mesprezua jasaten du, baina joko bat duen smartphone-a lortu eta Herrialde Miresgarrian sartuko da, Wifi bidez.  Hirurogei antzezle, kantari eta dantzari baino gehiago agertokian; sei musikariz osatutako orkestra; ahotsak eta orkestra zuzenean; ikuskizun miresgarria! Aliziaren jokoa: 400 pulgada-ko pantailan izango da gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak