Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikapenez eta festaz jantzita dator

Maider Arregi 2018ko martxoaren 8a

Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko ekintza ugari antolatu dira herrian asteon ere. Martxoaren 8an, eguerdiko elkarretaratzean (12:00) eta iluntzeko manifestazioan (20:00) parte hartzeko deia egin diete herritarrei Andramanuelak herriko emakume taldeak, Udalak eta Gizarte zerbitzuek.

Egitarau zabala
Martxoaren 8an, 12:00etan elkarretaratzea egingo da Herriko Plazan eta 20:00etan manifestazioa. Ondoren luntxa. Martxoaren 10 eta 11n Erdialdeko Ameriketako emakumeen lana azaleratzen duen erakusketa izango da ikusgai Olaranen (18:00-20:00). Hala, martxoaren 10ean, 12:00etan erakusketa azaltzeko hitzaldia egingo dute.

Zapatu goizean baina, 10:00etan gosaria egingo dute plazan. Eta arratsaldean, martxoak 10, Olatu morea (17:30ean) lasterketa egingo dute herritarrek. Arratsaldea borobiltzeko kalejira eta afaria egingo dute Trekutz elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak