Zer gertatzen ari da Sirian? izeneko solasaldia martxoaren 14an, eguaztena, eskainiko du Aritz Saidik Olaranen, 18:30ean hasita. Antzuolako Sortuk, Siriako egoeraz gogoeta egitera gonbidatu gura ditu herritarrak solasaldi honen bitartez. Hitzaldia beste herri batzuetara ere zabaldu gura duela dio Saidik; baina, une honetan, bere osasun egoerak baldintzatuta dagoela hitzaldiaren jarraipena argitu gura izan du.