Mondrak Beasainen domeka eguerdian jokatu beharreko partiduaren zain, gainontzeko taldeek ez dute pozik egoteko motiborik. Etxean, Antzuolak, Lagun Onaken kontra 1-5 galdu du, eta antzuolarrek atzealdeko postuetatik ihes egiteko lanean jarraitu beharko dute, atzetik Ikasberri eta Ordizia dituzte.
Hain zuzen, Ikasberrik 1-0 irabazi dio duela gutxira arte kategorian agintzen ibili den Aloña Mendiri. Urzelairen mutilek bost partidu daramatzate garaipenik lortu barik, eta horren aurrean, aurretik dauden Tolosa eta Eibar geroago eta urrunago daude. Baina, zortzi jardunalditan oraindik puntu asko daude jokoan. Eta, Mondra, Bergara eta Aretxabaleta ere sailkapenean aurrera begira baino atzera begira daude. Bergarak 1-1 egin du Zumaiakoren kontra, eta Aretxabaletak 1-0 galdu du Zestoan.
Ohorezko erregionalean, Mondrak garaipena
Ohorezko erregional mailan, berriz, Arrasateko taldeak hiru puntu batu ditu etxetik kanpora, Jorge Davilaren mutilek 0-1 irabazi diote-eta Oiartzuni. Hala, arrasatearrek bosgarren postura egin dute salto. Bergarak eta UDAk, berriz, galdu egin dute. Aretxabaletak urteak daramatza kategoria horretan halako egoerarik bizi barik, alegia, atzealdera begira. Izan ere, aretxabaletarrak 13. postuan daude, eta bost puntura dituzte jaitsiera postuak. Atzo 2-1 galdu zuten Pasaian. Bergarari ere aldapa gora jarri zaio ligako zati hau, azken hamar partiduetatik garaipen bakarra eskuratu dute-eta. Atzo 1-0 galdu zuten Real Unionen kontra.