Hala, lehen bi saioak, martxoaren 7an egingo dira. Lehena eragile ekonomikoekin eta bigarrena herriko elkarteekin egingo da. Saioak Olaranen izango dira lehena 15:00etan eta bigarrena 18:30ean. Herritarrei parte hartzeko deia egin gura diete nolako Antzuola gura duten denen artean erabakitzeko. Batzar irekia, aldiz, martxoaren 15ean Torresoroan izango da, 18:30ean.