"Egoera hau salatzeko Donostian, otsailaren 22an, egin zen manifestazio jendetsuan hartu genuen parte. 35 pertsona izan ginen bertan gure eskubideak aldarrikatuz. Aurretik baina, Herriko Plazan batu ginen eta, protesta gisa pentsioaren %0,25eko igoeraz informatzen zuten gutunak itzuli genizkion Madrileko Gobernuari posta bulegoan utziz. Manifestazioa jendetsua izan zen eta pozik etorri ginen Antzuolara Donostian ikusi zen parte hartzeagatik eta elkartasunagatik", azaldu dute.