Ione Larrañaga ilustratzailearen lanak ikusgai

Maider Arregi 2018ko ots. 22a, 08:00

Ukitu surrealista duten hamar artelaneko bilduma ikusgai dago martxoaren bigarren astera arte Aitz Garbi tabernan.

Ione Larrañaga ilustratzaile gaztea (24 urte) eskarmentua daukan artista da. 15 urterekin Olaran etxean, lehenengoz, hainbat margolan ardatz ziren erakusketa zabaldu zuen. "Hasieran, pintura lanak egiten nituen. Arte Ederrak ikasi nituen, eta orain, Ilustrazio ikasketak egin ditut. Pintura eta ilustrazioa uztartzen duten lanak egiten ditut orain. Hain zuzen ere, lan horiek dira Aitz Garbin jarri ditudanak", kontatu du Bartzelonan bizi den artistak.

Martxora arte

Erakusketa hilabete hasieran zabaldu zuten eta oso harrera ona izaten ari dela dio Larrañagak: "Lanen bat ere saldu da, eta jendearen artean mintzagai da erakusketa. Oso pozik nago, harrera ona izaten ari da eta". Surrealismo kutsuko lan sorta martxoa erdira arte bisitatzeko aukera egongo da. "Herriko jendea, lagunak eta familiakoen argazkiak ilustratzen ditut. Izan ere, ikusleei gustatu egiten zaie eta errekonozitzeko, gainera, errazagoa dela uste dut".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak