"Goizeko 8:30etan egingo da irteera Olaranetik, kotxetan. Ibilbidea zirkularra izango da, eta Zumarragan hasita (357 m.), Agiña (Aginaga) auzora joango gara. Hemendik Oleta lepora, eta ondoren Samiño gainera (933 m.). Hemendik Izaspi (967 m.) mendia igoko dugu, eta behin gaina hartuta Zumarragako bidean, Antiguako ermitan geldituko gara. Bertatik, Zumarragara jaitsiko gara. Oleta-Samiño bitartean historiaurreko monumentu megalitikoak (tumuloak) ikusteko aukera dago. Bukaeran, berriz, Jorge Oteizak ermiten katedrala izendatu zuen Antiguako baseliza ikusteko aukera ere egongo da, eta bertan ezkutatzen den dragoia ere bai. Sari berezi bat egongo da dragoia aurkitzen duenarentzako!!! Lau orduko ibilbidea izango da, erakargarria eta lasaia. Animatu!", azaldu dute Arrolatik.