Eskolako obrak eta Sahararen gaineko mozioa aztergai

Maider Arregi 2018ko ots. 15a, 11:17

Eskolako obrak udan hasiko dira eta Udal gobernuak jarraipena egingo dio nola eragingo duen jakiteko. Asteon egindako osoko bilkuran aho batez onartu dute ere Sahararen aldeko mozioa.

Osoko bilkuran, eskola handitzeko obren arau subsidiarioaren aldaketak behin behineko onarpena izan du. Obrak udan hasiko dira. "Oraindik ez dakigu data zehatza baina udan hasiko dira eskola handitzeko lanak. Obra nola joango den azaltzen duen proiektua iritsi da eta orain harremanetan jarri gara horren gainean berba egiteko Hezkuntza saileko arkitektoekin. Detaileak jakiteko batuko gara: nondik hasiko diren lanak, nola eragingo dioten ikasleei, aparkalekuei... Pausokarekin eta Haur Eskolako arduradunekin ere elkartuko gara", dio Antzuolako alkateak.


Sahararen aldeko mozioa
Otsailaren 27an beteko dira 42 urte Saharako estatuaren errepublika izendatu zela. "Mozioa Saharak bizi duten egoera gogoratzeko eta salatzeko aurkeztu dugu. Bi ekintza egingo dira: hilaren 24tik 27ra udaletxean Sahararen aldeko bandera jarriko dugu eta 27an udaletxe aurrean kontzentrazioa egingo dugu". Aho batez izan da mozioa onartua. Gainera, otsailaren 24an, Sagiri elkarteak festa egingo du. "Haima, umeendako jolasak, pintxoak... izango dira".


Gueñes-Itxaso auzia, berbagai
Osoko bilkuraren ostean, alkateak Gueñes-Itxaso auziaren gaineko argibideak eman zituen. Izan ere, Gueñes-Itsaso linearen kontrako mozioa onartu zuen Antzuolak. "Proiektu horri orain etorri zaio baimen administratiboa, horregatik orain da unea epaitegietara joateko". Gaia martxoko osoko bilkurara eroango du Udal gobernuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak