Herritarrei aurkeztuko zaie partaidetza prozesua

Maider Arregi 2018ko ots. 15a, 10:46

Etorkizuneko Antzuola antzuolarren artean erabakiko da eta prozesu horren urratsak aurkeztuko dituzte hilaren 15ean, Torresoroan 19:00etan.

Antzuola 2018-2030 partaidetza prozesua abian da. Hala, herritarrek aukera izango dute Antzuolako etorkizuna proposatu eta erabakitzeko. Aurkezpena, otsailaren 15ean, egingo du Aztikerrek Torresoroan, 19:00etan. Asmoa da, herriaren egungo errealitatea erakustea. Modu horretan, herritarrek eztabaidari ekiteko lehen euskarri bat izango dute. Egueneko aurkezpenean azalpenak emateko, bertan izango dira ere Talde Eragileko partaideak –herritarrak– eta Jarraipen Batzordeko kideak –politikariak–.

Prozesuaren inguruko informazioa ere emango dute eta herritarrek izan ditzaketen zalantzak argituko dituzte. "Herritar guztiei gonbidapena egiten zaie aurkezpenera gerturatzeko eta prozesua ezagutu dezaten", dio Aztikerrek. Udalak, planean jasoko diren ekintzen aurrekontua osatuko du, eta irailean, plana estrategikoa erredaktatuko da.

Partaidetza prozesuaren urratsak:

Otsaila-martxoa:
• Erronka nagusiak zehaztea eta Antzuolak dituen hutsuneak aurkitzea. Hausnarketa saioak egingo dira herritarrekin.

Apirila-maiatza:
• Lan saioak egingo dira helburuak zehaztu eta herritarrek gustuko duten gaietan ekarpena egiteko eta sakontzeko.

Ekaina:
• Galdetegia banatuko da etxeetan eta lehentasunak markatu. Planean ekintza baloratuenak lehenetsiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak