Pilotalekuak sarrera berria du aurrerantzean

Maider Arregi 2018ko otsailaren 7a

Antzuolako pilotalekuko sarrera nagusia egokitu egin dute. Hala, aurrerantzean, erabiltzaileek lehen atzeko atea zena erabili beharko dute barrura sartzeko. 7.000 euroko kostua izan dute lanek.

"Lehengo ateak ez zuen betetzen araudia eta orain irisgarria da. Kanpoko ate handia ez da erabiliko, edo gutxitan. Sarraila berezia jarriko da ordutegiarekin. Aurrekontua 7.000 eurokoa izan da", azaldu du Hirigintza teknikari Valen Moñuxek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak