Beste istripu bat gertatu da goizean Antzuolan
GI-632ko 14,8 km-an auto batek trafiko istripua izan du 08:00ak inguruan, Deskargan. Ondorioz zauritutako emakume bat Donostiako Ospitalera eraman dute.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, 11:10ean, GI-632 errepideko 16. kilometroan, kamio batek gurpila bazterrean sartu du, zama mugitu zaio eta errepide erdian gelditu da gurutzatuta. Ondorioz, segurtasunagatik Deskargarantz errepidea bi noranzkoetan moztu da eta luzerako izango dela jakinarazi dute. Trafiko Zuzendaritzak Udana mendatetik joateko eskatu die herritarrei, auto pilaketak ekiditeko.
[EGUNERAKETA] 14:20ean jakinarazi du Trafiko zuzendaritzak errepidea irekita dagoela, bi noranzkoetan.
Beste istripu bat gertatu da goizean Antzuolan
GI-632ko 14,8 km-an auto batek trafiko istripua izan du 08:00ak inguruan, Deskargan. Ondorioz zauritutako emakume bat Donostiako Ospitalera eraman dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.