Herriko abesbatza eta txistulari taldea lagun izango dituzte Anelkarrek eta Sagirik. Aurten, gainera, Oporrak bakean programari laguntzeko antolatu dute santa eskea eta batzen den dirua haur sahararrak udaran Euskal Herrira ekartzeko bideratuko dute. Antzuolar guztiak daudela parte-hartzera gonbidatuta azaldu dute.