"17 lagun elkartu ginen, lau ordu eta 11,5 kilometroko ibilbidea lasai egiteko. Giro ezin hobean egin genuen. Honen bitartez herritar gehiago animatu gura dugu Arrolak antolatzen dituen irteeretara. Herritartasuna lantzeaz gain Euskal Herria gehiago ezagutzeko aukera dugu-eta", azaldu dute Arrola Mendizale elkartetik.
Jabi Etxanizen argazki galeria.