Auzolanean, emakume artzainen egunerokora gerturatuz

Iker Oñate 2018ko urt. 27a, 17:00

Argazkia:Etxalde

Hamalau emakume bildu dira Antzuolako Pikunieta baserrian, bertako eguneroko lana gertutik ezagutzeko eta egiteko; hausnarketarako tartea izan dute ostean. Hiru taldetan banatu dira zeregin horietarako. Emakumeen Etxalde mugimenduak bultzatu du egitasmoa.

Emakume artzainaren egunerokoa ezagutu ahal izan dute bildutakoek. Eta, horretan geratu barik, gaurko lanak egiten lagundu diete baserrikoei. Ekimenak, dena den, hausnarketa zuen erdigunean. "Lanak egin ostean, emakume artzainen egoeraz hausnartu dugu. Finean, hori da helburu nagusia, lanean dihardugun bitartean hausnartzea", azaldu dute bertaraturikoek. "Asko ikasten da halako ekimenetan", gaineratu dute. Hori horrela, biltegia zein gaztandegia margotu eta artegia garbitu dituzte parte hartzaileek.

Horrenbestez, antolatzaileak "pozik" azaldu dira egunak eman duenarekin. "Saio emankorra izan da, duda barik", diote. Eta, hala, urtaro bakoitzean gaurkoa moduko hitzordua finkatzeko asmoan dihardute –urtean lau–. Egin duten bigarren saioa izan da gaurkoa; Zeberion egin zuten lehena.

Baserriaren eta feminismoaren arteko zubia

Emakume baserritarren problematikari erantzuna emateaz gain, baserritarren borrokaren eta feminismoaren arteko aliantzak sortu gura izan ditu gaurko egitasmoak; horren bidean, Etxalde mugimenduak ekintza ezberdinak antolatzen ditu urtean zehar.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak