Hala, 10:30ean hasita, dantzariek kalejira egingo dute. Bi talde ibiliko dira kaleetan zehar, bat plazatik gora, bestea plazatik behera: talde batek sorgin dantza egingo du. Talde horrekin batera ibiliko dira hartza, tximinoa eta hezitzailea. 12:30ean plazan saio nagusia egingo dute plazan.
Eguerdian berriz bazkari herrikoia egingo da pilotalekuan. Txartelak salgai daude jada udaletxean eta liburutegian –txartel barik ezingo da sartu frontoian–. Erosteko azken eguna: otsailak 5, astelehena. Umeen menua 10 euro; helduena 15.
Bazkaria bertan parte hartuko duten guztien artean aurrera aterako denez, lanean parte hartzera dei egin dute Udaletik. "Mahaiak prestatzeko eta muntaia egiteko 13:30ean elkartuko gara frontoian. Mahaiak zerbitzatu, bazkari txartela erosi dutenen artean egingo da, Korrika edo Trekutz egunean egin zen bezala".
Mozorro lehiaketa
17:30ean, mozorro lehiaketa egingo da eta nahi duenak parte hartzeko aukera izango du. Musika aparatua egongo da bertan eta desfilea, koreografia… nahi duena egiteko aukera izango du. –Talde bakoitzak eraman beharko du bere grabazioa edo doinua. Talde onenarentzako saria: herriko jatetxe batean 200 euro gastatzeko aukera. 17:30ean Gesaltza txarangaren saioa.