Iaz baino %16 elikagai gehiago batu ditu Anelkarrek eta Sagirik

Maider Arregi 2018ko urt. 24a, 11:02

Balorazio oso positiboa egiten dute Anelkarreko  eta Sagiriko kideek. Izan ere, Saharari laguntzeko martxan jarritako kanpainak iaz baino harrera hobea izan du. "Bilketaren joerak goraka egin du eta iaz baino %16 gehiago lortu da batzea", kontatu du Jabier Etxanizek.

Guztira, 570 kilo elikagai batu dira aurtengo kanpainari esker. "Antzuolako herriari eskerrik beroena Saharari elkartasuna adierazteagatik. Eskatu gura diet ere antzuolarrei datorren domekako santa eskean parte-hartzeko. Jasotzen den dirua Sagirin elkartearendako izango da Oporrak Bakean kanpainarekin haurrei laguntzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak