Izena emateko aukera dago eguenean (hilak 25) Arrolaren egoitzan, 19:00etatik 20:00etara, edo arrolamt@gmail.com korreoa erabiliz. "Ibilbidea oso polita da, esfortzu handi gabekoa. Salda beroa hartzeko ere aukera izango da aterpetxean. Aldi berean elurzuloak-eta ikusteko aukera izango dugu", azaldu dute Arrolatik.