20 urteko espetxealdiaren ostean aske geratu da Ramon Aldasoro

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko urt. 18a, 12:07
Ramon Aldasoro, Murtziako espetxetik atera berri, familia eta lagunekin. (@EtxeratElkartea)

Etxeratek jakinarazi duenez, gaur goizean irten da Murtziako kartzelatik Ramon Aldasoro otxandiarra, 20 urte preso egon ostean. Aldasorok zain zituen espetxetik irteterakoan familia eta lagunak, eta Antzuolan bihar egingo diote harrera.

33 urte etxetik kanpo, azkenengo 20xak kartzelan dioen kartelarekin jakinarazi dute Antzuolan harrera egingo diotela Ramon Aldasorori. Bihar, urtarrilak 19 izango da, 19:00etan Zurrategin, eta ostean luntxa egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak