Bederatzi bikotek parte hartu zuten atzo parte mus kanporaketan. Hurrengo kanporaketak urtarrilaren 20an, zapatua, –16:00etan Ongietorri jatetxean– eta hilaren 21ean, domeka, –16:30ean, Eperra elkartean–. jokatuko dira.
Parte hartzeko, bikoteek jokatu nahi duten lekuan eman beharko dute izena, eta 20 euro ordaindu. Antolatzaileek adierazi dutenez antzuolarrek bakarrik ez, herrikoen senideek edo Antzuolan lan egiten duten kanpotarrek ere hartu dezakete parte txapelketan, baina bikoteko antzuolar bat behintzat egon beharko da. Bikote bakoitzak kanporaketa bakarra jokatu ahalko du, eta kanporaketa egiteko, gutxienez lau bikotek eman beharko dute izena.
Finala urtarrilaren 28an jokatuko da, 16:30ean, Arin jatetxean. Bertan esango da zein antzuolarrek hartuko duen parte Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako kanporaketan.