Saharari laguntzeko kanpaina abian da

Maider Arregi 2018ko urt. 10a, 11:16

XIV. Piztu Itxaropena kanpaina abian jarri dute Herri Eskolak, Udalak, Sagiri elkarteak eta Anelkarrek, Antzuolan. Hala, gaur hasita, elikagaien bilketa kanpaina urtarrilaren 21era arte egingo dute.

Aurten ere, Saharar Herriaren Lagunen Euskal elkarteak kanpaina jarri du martxan. "Gaur bertan hasita, Elkartasun kanpaina abian da eta helburu nagusia saharar herriari elikagaiak helaraztea da, Tindufen (Aljeria) errefuxiatutako sahararrek gaur egun jasaten duten elikadura krisi larria ahal den neurrian arintzeko", azaldu du Anelkarrek.

Kanpainan parte hartzeko honako elikagaiak batu daitezke: hegaluzea eta sardinak oliotan; arroza, azukrea, pasta, lekaleak... Helduentzako fardelak eta konpresak biltzea ere proposatu dute horiexek baitira sahararrentzako elikadura osagarria biltzeko estatu mailan egin den banaketan EAEri egokitu zaizkion elikagaiak. Eskolan, Aixan, Amaia Eroski dendetan jasoko dira elikagaiak.

Iaz 45 kaxa eta 688 kilo batu ziren antzuolarren elkartasunari esker. Aurten kopuru hori gainditzeko, herritarrei dei berezia egin diete elkarteek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak