Begoña Lete elkarteko kideak odol-emaile berrien beharra azpimarratu du eta Antzuolako gazteak animatu gura ditu eguazteneko odol ateratzera: "Jaitsita dago odol emaileen kopurua. 65 lagun inguru batu izan gara azkenaldia. Lehen 80tik gora... 100 ere batu izan gara. Gazteen beharra dago eta herritarrak animatu gura ditugu. Izan ere, gaixotasun eta istripu egoeretan behar handia dago".