Urtero, Jose Lizarralde, Zupide-k, prestatzen du bezperan salda. "Nahiz eta une honetan Jose, elkartearen batzordeko partaidea ez izan, urtero bere gain hartzen du egun honen ardura, Arrola elkartean dauden beste partaide batzuekin batera".
Aurten ere bete da tradizioa, eta 60 bat lagun elkartu dira Lizargarate baserrian. "Pare bat urte badira tokiz aldatu beharra izan zela salda hartzeko tokia. Hasiera batean Argilekun izeneko bordan (Koroson) egiten zen ospakizun hau, baina duela pare bat urte edo Lizargaraten egiten da, bertako erosotasuna ere (sukaldea, egoteko lekua...) egokiagoa baita".