Urtea korrika egiten bukatzeko helburuarekin hasi ziren San Esteban krosa egiten Antzuolan. Hirugarrenean ere kaleak korrikalariz eta animatzailez bete zen. Herri barruko lasterketa izan zen. Laburra, baina gogorra.
Nagusien lasterketan bost kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten. Hasieratik bukaerara lasterketa burua izan zen Unai Hernandez (15.26) urretxuarrak irabazi zuen lasterketa. Lehia estua izan zuen Andoni Correas (15.37) oñatiarrarekin eta Ekain Larrea (15.44) antzuolarrarekin.
Emakumeetan Nerea Baenak (19.57) markatu zuen erritmoa hasieratik, eta hiru minutuko abantailaren sartu zen helmugan. Haren atzetik Carmina Tobar (22.12) eta Mariñe Etxaniz (24.11) sailkatu ziren.
Eta korrikalari azkarrenen atzetik, gainerako guztiak. Norbere erritmoan, banaka, binaka edo taldeka. Guztira, 97 korrikalari.
Etorkizuneko korrikalariak
Nagusien lasterketaren aurretik, txikienen txanda izan zen. Txikienak bost urtekoak izan ziren. 5-8 urtekoek egin zuten distantziarik motzena. Benjaminak, alebinak eta infantilak plazatik irten eta plazan bukatu zuten lasterketa, lagunen eta etxekoen txalo artean.