Antzuolako 8 Miliak lasterketa egitea erabaki dute

Maider Arregi 2017ko abe. 14a, 14:31

Aseguru eta ardura kontuak zirela medio, Antzuolako 8 Miliak lasterketaren etorkizuna zalantzan zegoen. Baina azkenean, aurrera egitea erabaki dute eta otsailaren 18an seigarrenez egingo da lasterketa arrakastatsua.

Antzuolako 8 miliak lasterketaren seigarren edizioa izango dela jakinarazi berri du A8M antolakuntza taldeak. Aurreko urtean bezala, herritarren parte-hartzea bultzatzeko asmoz, doako hamar izen-emate zozketatuko dituzte antzuolarren artean, izen-emate ofiziala ireki aurretik. Bertan parte hartzeko: bidali e-mail bat  izen-abizenekin eta kontakturako telefono zenbaki batekin: antzuolako8m@gmail.com helbidera. Zozketa abenduaren 30ean egingo da.

Irabazleak telefonoz zein facebook.com/antzuolako8m webgunearen bidez jakinaraziko dira.

Izen-ematea urtarrilaren 7an zabalduko da  Kirolprobak.com webgunean goizeko 09:00etan.

Egitaraua:

  •  10.30: A8M Helduen Mendi Lasterketako Irteera. 16-17 urteko gazteek parte hartzeko gurasoen baimena sinatuta bidali behar dute  antzuolako8m@gmail.com  helbidera.
  •  11.00: A8M Minimotoen lasterketa (txikienentzako). Plastikozko motortxoa eta kaskoa parte-hartzaileek ekarri beharko dute eta sinatutako gurasoen baimenak bertan jasoko dira. Froga bakoitzaren ostean hamaiketakoa egongo da guztiendako (lasterkari, ume zein ikusleentzat ere)
  • 13.00ak inguruan, sari banaketa.

"Honekin batera, adierazi nahi genuke lasterketa aurretik eta baita egunean bertan ere aurreko urtean bezalaxe lan ezberdinetarako bolondresak behar ditugula. Denetariko lanak izango dira baina ez konplikatuak (bidea markatu, bidegurutzeak egin, horniduretan egon eta abar) eta korrika egiteko asmorik ez baduzue esker onez hartuko genuke zuen bultzadatxoa. Laguntzeko prest bazaudete bidali e-mail bat izen-abizenekin antzuolako8m@gmail.com helbidera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak