San Esteban krosak hiru hiru txanda izango ditu, ahalik eta antzuolar gehienek parte har dezaten. 17:30ean, 5-8 urtekoak; 17:45ean, benjaminak, alebinak eta infantilak eta 18:00etan kadete eta helduak.
Aipatu moduan, abenduaren 15a da izena emateko azken eguna, eta epe horretatik kanpo izena ematen duenak ez du Ternua sarien zozketan parte hartzeko aukerarik izango. Kategoria txikiei dagokienez, berriz, izena eman eta lasterketa bukatzen duten ume denek jasoko dute domina. Hala, Udaletik zehaztu dute ordutegi bakoitzean maila desberdinetako gaztetxoak batera irtengo direla, baina maila bakoitzak bere ibilbidea egingo duela. Amaitzeko, lasterketa behar bezala antolatzeko, bolondresak behar dira ibilbideko bidegurutzeetan egoteko eta hainbat lan egiteko, hortaz, animatu laguntzera eta eman izena.