Antzuolako Landatxope erretiratuen elkarteko karta txapelketak baditu irabazleak. Guztira, 36 bikotek hartu du parte punttu, briska, mus eta tute txapelketetan.
Irabazleak
- Punttu txapelketa: 10 bikotek hartu du parte. Txapeldunak: Migel Jauregi eta Juanita Zabalo.
- Briska txapelketa: 10 bikotek hartu du parte. Txapeldunak: Dolores Sainz eta Beatriz Gabarain
- Tute txapelketa: 8 bikotek hartu du parte. Txapeldunak: Izaskun Alberdi eta Antton Biteri.
- Mus txapelketa: 8 bikotek hartu du parte. Txapeldunak: Juan Migel Pagaldai eta Antton Biteri.
Sari banaketa
Abenduaren 21ean egingo da 18:00etatik aurrera sari banaketa; txistorra janaren ostean. Txistorra janerako izena emateko epeak: abenduaren 11 eta 12a, 16:00-18:00.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak