Do, re, ni family, umeendako ikuskizuna, 3 urtetik 12 urtera bitarteko umeentzako.
Xabier Lizaso pianojotzaileak eta Aukeran dantza taldeko Olatz Oribe dantzariak eskainitako ikuskizuna. Musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen emanaldia da. Haurrei, kantuak eta koreografiak ikasi ondoren, oholtzara igo eta benetako artistak izatera jolasteko aukera eskainiko zaie arte eszenikoen bidez.
18:30ean, Torresoroan. Sarrera: 5 €.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.