Mahai jolasak probatzen ibili dira Antzuolako Olaran etxean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2017ko azaroaren 26a

Antzuolan urte hasieran sortu zuten Jolasenean taldea, mahai jokoak ezagutzera emateko asmoarekin. Bada, gaur arratsaldean Olaranen izan dira jolasak probatzen eta erakusten.

Mahai jokoen erabilera sustatzeko asmoz egin dute ate ireki ekitaldia. Jolas mota asko izan dituzte, adin tarte zabalari zuzendutakoak eta hainbat pertsonekin jolasteko modukoak. Joseba Goikoetxea Jolasenean taldeko kideak azaldu du jolas kooperatiboak eta konpetitiboak izan dituztela. "Partxis jokotik harago badaude beste jolas batzuk", azaldu du.

Familian jolas egiteko giroa

"Etxeetan galduta dago mahai inguruan familiakoak batu eta jolasean ibiltzeko. Bakoitza bere aldetik ibiltzen da; ordenagailuarekin, mugikorrarekin... Bada, mahai inguruan jarri eta jolas egiteko ohitura hori zabaldu gura dugu. Sozializazio modu bat da", nabarmendu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak