Musika eta film emanaldia, gaur

Maider Arregi 2017ko azaroaren 22a

Musikarien eguna, Santa Zezilia, ospatuko da gaur. Hala, herrian musika izango da protagonista eta kalejira egingo dute arratsaldean. Baina, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, Torresoroan Volar pelikula eskainiko dute gaur eguaztena. Jarraian egitaraua:

 

Santa Seziliako kalejira arratsaldeko 18:30ean egingo da herrian zehar. Ondoren, eta Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, Volar filma eskainiko dute Torresoroan 19:00etan. Azaroaren 25erako, aldiz, egitarau zabala prestatu dute: Egitaraua.

Nahi duenak puntu morea daraman zapia udaletxean eskura dezake 2 euroren truke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak