Eñaut Elorrieta intimoena Torresoroan

Imanol Gallego 2017ko aza. 19a, 19:55

Elorrietak, bere mundu ikuskerara gerturatu du ikus-entzulea. Kantuak sortu zituen era berean eskaini ditu Torresoroan, gordinik. Ken Zazpi taldearen sortzaileetako bat izan eta gero, gaurkoan, bere alde intimoena erakustera etorri da Antzuolara.

Isiltasunak eta bakardadeak biluzik utzi dute Eñaut Elorrietaren ahotsa, eta emanaldi osoan argia eta bere gitarra soilik izan ditu bidelagun. Konpositoreak bere ibilbideari errepasoa egiteaz gain, Leonard Cohen edo Mario Benedetti ekarri ditu gogora. Une askotan, txaloak ere ez dira ausartu gernikarraren kontzertua etetera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak