Gaztaina-jana egin dute Antzuolako erretiratuek

Imanol Gallego 2017ko azaroaren 18a

Aspaldiko urteetako ohiturari jarraituz, gaztaina-jana egin zuten atzo herriko erretiratuen elkartekoek. Batzuek mahaiak prestatzen zituzten bitartean, besteek eskolako patioan 60 kilo gaztaina prestatu zituzten danboril berezietan.

Antzuolan ez zen inor gosez geratu, gaztainez gain, erretiratu talde batek arrautza-irinetan pasatutakomingaina ere prestatu zuen-eta. 18:00etarako guztia prest zegoen eta 100 bat lagunek jaki gozoez disfrutatzeko aukera izan zuten. Mahaiak zerbitzatzeko garaian, erretiratuek, udaleko alkate eta zinegotzi batzuen laguntza izan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak