"Lehenengo sei egunak New Yorken pasatu genituen bertako eraikin eta txoko ezberdinak ikusten. Washington hiria ere gertu geratzen danez, egun bat Etxe Zuria eta inguruko monumentuak ikusteko aprobetxatu genuen. Ondoren, hegazkina hartu eta Mendebaldera joan ginen. Las Vegasen hasi genuen ibilbidea eta inguruko Parke Nazional ezagunenak eta Kalifornia kostaldeko hiri nagusienak bisitatu genituen".