Udazken-negurako bi peoi kontratatzeko deialdia

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko aza. 8a, 14:43

Antzuolako Udalak, 2017ko enplegu planaren eremuan, bi pertsona kontratatuko dit. Hiru hilabeterako izango da, peoi- eta garbiketa-lanak egiteko udal-langileekin batera. Bata, DBE (Diru-sarrerak bermatzeko errenta) kobratzen duena izan behar du eta, bestea berriz, emakumea.

Eskaera Lanbideren bidez egin behar da nahitaez, eta eskaera egiteko epea azaroaren 15ean bukatzen da. Antzuolan erroldatua eta eskola ziurtagiria edo baliokidea ezinbestekoak izango dira, baita gidatzeko B-1 gida-baimena ere eta, gutxienez, 1. hizkuntza eskakizuna. Horrez gain, Lanbideko deialdiak ezartzen dituen baldintzak bete beharko dira.
Informazio gehiago: www.lanbide.eus eta Udal bulegoetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak