"Esaterako, laster asteburu pasaren bat egingo dugu, zineaz gozatuko dugu gaztetxokoan, afaria ere egingo dugu… ", gaineratu du Aranak.
Interesa duten gaztetxoek oraindik ere izena eman dezakete: "Gaztetxoak jada izena ematen hasi dira, baina eperik ez dagoenez, oraindik ere gehiagok emango dute izena. Aipatu bezala, 63 dira aurten gaztetxokoan izena emateko aukera duten gazteak –12-15 urte bitartekoak, DBH 1, 2 eta 3–".