'Fénix 11:23' pelikula eskainiko dute gaur, domeka, Torresoroan

Txomin Madina Milikua 2017ko azaroaren 4a

Pelikularen kartela

18:30ean hasiko da Torresoroan Fenix 11:23 salaketa pelikularen emanaldia. Joel Joanek eta Sergi Larak 2012an zuzendutako filmak Eric Bertranen istorioa kontatzen du. 2004an, 14 urte zituela, Bertranek supermerkatu katea bati produktuak katalunieraz etiketatzeko eskaria egin zion. BIdalitako mezua mehatxu terroristatzat hartu ostean, gau batean terrorismoaren kontrako 30 guardia zibil inguru bere etxean sartu ziren terrirismo informatikoa leporatuz.