Auzoz auzo, herritarren iritzia ezagutzeko

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko azaroaren 3a

Udaletxeko Gobernu-taldeko kideek auzoz auzoko bilerak egingo dituzte datorren astelehenetik eguenera bitartean. Bilera hauekin, herritarrek Udalaren jarduna baloratzea nahi dute, eta baita, aurrera begirako ekarpenak jasotzea.

Bikoteka joango dira Gobernu-taldeko kideak auzo ezberdinetara, ondorengo egun eta orduetan:

AZAROAK 6

Beheko Auzoa, 18:00etan.

San Joxepe-Zurrategi, 18:00etan.

Aiherra-Kalebarren, 19:00etan.

AZAROAK 7

Eguzki Auzoa, 18:00etan.

Buztinzuri-Ondarre, 19:00etan.

AZAROAK 8

Plaza-Frontoia, 18:00etan.

Sagasti, 19:00etan.

AZAROAK 9

Kalegoi-ibarrondo, 18:00etan.

Ibarre-Antigua, 18:00etan.

Errekalde, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak